}

Proteinak garraiatzeko beste bide bat aurkitu dute landare-zeluletan

2006/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Proteinak garraiatzeko beste bide bat aurkitu dute landare-zeluletan
2006/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Protein data base)

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) ikertzaile-talde batek proteinak erretikulutik kloroplastoetara garraiatzeko beste bide bat aurkitu du landare-zeluletan.

Kloroplastoa proteinak biltzeko gaitasun handia duen organulu zelularra da, baina ez da gai proteina glikosilatuak ekoizteko. Proteinak erretikuluan glikosilatzen dira, eta glikosilatutako proteina horietako batzuek ahalmen antigeno eta interes farmazeutiko handia dute.

Ikerketa horren abiapuntua ustekabeko aurkikuntza bat izan zen. Izan ere, ikertzaile-taldea almidoiaren metabolismoa ikertzen ari zen orduan --almidoia kloroplastoan sortzen da--, eta ustekabeko proteina-mota bat aurkitu zuten organulu hartan.

Proteina horrek tenperatura altuak eta muturreko kondizioak jasaten zituela ikusi zuten. Horiexek dira, hain zuzen ere, glikosilatutako proteinen ezaugarriak. Proteina horiek kloroplastoetan daudela egiaztatu ondoren, organuluak berak glikosilatzen ote dituen galdetu zieten zientzialariek beren buruari. Hala jakin zuten erretikuluaren eta kloroplastoaren arteko beste garraiobide bat dagoela. Lehendik bazekiten erretikulu endoplasmatikoa zelulako beste hainbat atalekin elkartuta dagoela --hala nola Golgi aparatuarekin, mintz plasmatikoarekin eta abarrekin--, baina ez zuten uste kloroplastoarekin elkartuta dagoenik.

1
226
2006
12
012
Biokimika
Berriak labur
7