}

Proteinak logika-operazioak egiteko

2005/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Proteinak logika-operazioak egiteko
2005/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Cambridgeko Unibertsitateko fisikariek frogatu dute posible dela proteina-taldeak erabiltzea logika-operazioak egiteko.

Operazio horietan, proteinez gain, beste molekula batzuek ere parte hartzen dute, estekatzaile erregulatzaileek. Estekatzaileok proteinaren leku espezifikoetara lotzen dira, eta, haien kontzentrazioaren arabera, proteina aktibatu edo desaktibatu egiten da.

Aktibazio-desaktibazio egoerak logika bitarraren 0 eta 1 adierazteko erabil daitezke. Baina proteinak ez dira egiazko ate logikoak, egoera batetik bestera pasatzeko kontzentrazio-aldaketa handia behar baita.

Cambridgekoek, ordea, frogatu dute, hainbat proteinak bi estekatzaile lot ditzaketenez, oinarrizko logika-funtzio guztiak egin ditzaketela, 'and', 'or', 'xor' eta halakoak barne. Proteinek banako logika-elementu gisa funtziona dezakete, haien outputak bi inputen araberakoak direlako, estekatzaile-kontzentrazioen araberakoak, hain zuzen. Are gehiago: proteinak taldetan biltzen direnean, erantzuna izugarri areagotzen da.

Hori guztia teorikoki frogatu dute, baina ikerketaren egileek E. coli bakterioa jartzen dute adibidetzat. Izan ere, bakterio horrek estekatzaile batera baino gehiagotara lotzen diren hainbat proteina ditu. Genetikoki eraldatutako proteina fluoreszenteak erabilita, posizio-aldaketa nabarmen ageri da, bakterioa 'piztu' egiten baita.

Berriak labur
7
1
215
2005
12
015
Hardwarea; Biokimika; Kimika