}

PVC birziklatu beharra dago

1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Industriariek asmatutako gailu baten bidez, PVCzkoa den ala ez detekta daiteke, PVCzkoa baldin bada, gailu ondoan dagoen makina berezi batera estaldura sartu eta txikitu egiten da.

Industriariek asmatutako gailu baten bidez, produktua estaltzen duen geruza PVCzkoa den ala ez detekta daiteke, eta PVCzkoa baldin bada, gailu ondoan dagoen makina berezi batera estaldura sartu eta txikitu egiten da.

Sistema honen oinarrian PVC birziklatzea dago. Orain arte beira eta papera izan dira birziklatze-bidean gehien jarri diren materialak, baina zabortegietan pilatu den PVCzko hondakin-kantitateak zenbait estatutako Ingurugiro-Ministraritzetan alarma piztu du.

Zenbait irtenbide pentsatu izan da, baina industriariek PVCren produkzioa bertan behera uzteko ez zeudela prest ikusita, industria berauek konprometitu nahi dira arazoaren konponbidean. Horregatik, industria hauek birziklatu beharko dute PVC eta horretarako arazo batzuei aurre egin beharko diete.

Lehenengo arazoa, erabilitako PVC jasotzea da. Horretarako jasotzeko ontzia ipintzeaz at jendea mentalizatu egin behar da. Jarraian, jasotako hondakinak hautatu egin behar dira eta ondoren materiala hobetzeko fasea hasiko da. Fase horretarako enpresek beren tresneria egokitu egin beharko dute inbertsioak eginez.

Hala ere, hasierako saiakuntz moduan zenbait enpresak ekin dio bide honi, baina uste baino leku gehiagotan beharrezko bihurtuko da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia