}

RNAn oinarritutako terapiaren arrakasta

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

RNAn oinarritutako terapiaren arrakasta
2006/09/01 | Elhuyar

Adinekoen artean, nahiko ohikoa da ikusmena galtzea, erretinaren atzean odol-hodiak hazten direlako. Orain, RNAn oinarritutako terapia batek emaitza onak eman ditu saio kliniko batean. Zehazki, RNAren zati txikiak erabili dituzte, odol-hodien hazkundea sustatzen duen faktorearen ekoizpena blokeatzeko. Bevasiranib izena jarri diote RNA erabiltzen duen botikari, eta 2009rako espero dute bukatzea saio kliniko guztiak.

1
223
2006
9
017
Medikuntza; Biokimika
Berriak labur
8