}

Robot bikoiztailea

2005/05/16 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bere buruaren kopia bat osatzen duen makina sinple bat egin dute Cornell Unibertsitatean, Estatu Batuetan. Makina hamar zentimetroko hainbat kubok osatzen dute, eta, makinari horrelako kubo gehiago eskuragarri jarriz gero, bere burua bikoizteko gai da.

Horretarako, mikrotxip batek kalkulatzen du zer urrats egin behar dituen makinak, inguruan duen egituraren arabera. Eta urrats horiei jarraitzeko, makina mugitu egiten da, eskura dituen kuboak hartu eta elkartu egiten ditu. Noski, kuboak egitura higikorrak dira, bi zati artikulatuz osatuta baitaude, eta beste kubo batzuk hartzeko gaitasuna dute elektromagneto batzuen bitartez.

Oraingoz, makina sinple bat baino ez da, baina, beharbada, noizbait benetako robot bikoiztaileak egin ahal izango dira horrelako ideia sinpleetatik abiatuta.

Bideoa: Cornell Unibertsitatea