}

Romeo eta Julieta

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Animalia eder honek bere Julieta aurkitzea ezinbestekoa du bere espeziearen iraupenerako eta zeregin horretan ari dira buru-belarri.

Ondoko argazkian ikus dezakezun tximinoa indridoen familiako sifaka bat da. Xehetasunak xehetasun, Durham-go Unibertsitateko biologoek Romeo izenaz ezagutzen dute. Duela bi urte biologo-talde batek aurkitu zuen Madagaskarren. Bertatik Durham-era eraman zuten beste lau sifakekin batera, baina Romeo da bidaiaren baldintza gogorrak gainditu zituen bakarra. Geroztik beraz, bakarrik bizi da Unibertsitateko Primatologia Zentruan. Animalia eder honek bere julieta aurkitzea ezinbestekoa du bere espeziearen iraupenerako eta zeregin horretan ari dira buru-belarri.

Madagaskarreko sifakak desagertze-bidean dauden animaliak dira. Bere kolore deigarriak direla eta, ehizaki preziatua da turistentzat eta bitxikeri-gisa ehizatzen dute nagusiki. Nolanahi ere, jangarria da eta bere jatorrizko izenaren itzulpenak dioenez "bi egun behar dira tximino hau jateko". Horrek guztiak eta bere jatorrizko habitata sistematikoki suntsitu izanak bakardaderik bortitzenean utzi dute Romeo eta espeziea arrisku larrian dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia