}

Rosettak Philae aurkitu du

2016/09/06 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

rosettak-philae-aurkitu-du
Rosettaren kamerek Philae aurkitu dute, 67P kometaren azalean. Arg. Irudi nagusia: ESA/Rosetta/MPS for OSIRIS Team MPS/UPD/LAM/IAA/SSO/INTA/UPM/DASP/IDA. Testuingurua: ESA/Rosetta/NavCam – CC BY-SA IGO 3.0

Irailaren 2an Rosetta zundaren OSIRIS kamerak Philae modulua aurkitu zuen 67P kometaren azalean. Une hartan, kometatik 2,7 km-ko distantziara zegoen Rosetta. Irailaren 30an amaituko da Rosetta misioa, zunda kometara erorita, eta ez zuten espero Philaeren irudirik jasoko zutenik bitarte honetan; hortaz, ezusteko berria izan da.

Irudiari esker ingeniariek ulertu dute zergatik ez zuten lortzen Rosetta eta Philaeren arteko komunikazioa ezartzea: Philaeren orientazioak eragozten du. Hala eta guztiz ere, misioa arrakastatsutzat jo dute ESAko arduradunek, den-dena planifikatu bezala atera ez bada ere, emaitza benetan onak lortu baitituzte.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia