}

Saharako basamortua, espaziotik ikusita

2009/11/03 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Saharako basamortuko paisaiarik desertuenetariko bat ageri da irudian. Aljeria hegoalde-erdialdean dago, eta urik eta landaretzarik ez dagoelako da ezaguna. Beldurraren Lurraldea izenez ezagutzen da.

Irudian ikus daitekeenez, eskualde horrek hareharri ilunez osatutako mendixkak, arroila ikaragarriak, gatzagak (zuriz), harrizko goi-lautadak eta abar ditu. Irudiaren goialdeko egitura, lore-sorta horixka baten antza duena, alboetarantz baino gehiago gorantz hazten den duna-multzo bat da.

Japoniako satelite batek ekainaren 24an ateratako argazkia da.

Irudia: ESA

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia