}

Saiakuntza fidagarriak denbora laburragoan

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saiakuntza fidagarriak denbora laburragoan
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: CTA)

CTA Teknologia Aeronautikoen Zentroak HALT (Hightly Accelerated Life Tests) saiakuntzak egiteko Europako lehenengo laborategi aurreratua jarri du martxan, saiakuntza fidagarriagoak denbora laburragoan lortzeko, aeronautikaren eta espazioaren sektoreetan.

Helburua da osagai aeroespazialek jasaten dituzten erresistentziaren eta nekearen inguruko saiakuntzak denbora gutxiagoan egitea, ohiko saiakuntzekin alderatuta. Horiek egiteko zenbait ordu edo egun beharko dituzte; egungo teknikekin, ordea, asteak eta hilabeteak behar dituzte.

HALT saiakuntzekin osagaien balio-bizitza ahalik eta gehien azkartu nahi dute, tentsio-aldaketek nahiz bestelakoek eragin ditzaketen akatsak azkar eta nabarmen agertarazteko. Teknologia horrek produktuen nekea azkartzen du, eta, ondorioz, produktu horiek zer akats eta zer fidagarritasun duten jakiten laguntzen du. Hala, espero ez diren emaitzak lortzen direnean, diseinua garaiz egokitzeko eta zuzentzeko aukera dago.

Produktu berriak ekoizteko garaian, saiakuntza-kanpainek inpaktu nabarmena eragiten dute kostuetan eta epeetan. Bi faktore horiek dira, hain zuzen ere, HALT saiakuntzek dituzten abantaila nagusiak. Horrez gain, fidagarritasun handiagoa eskaintzen dute.

HALT saiakuntzen beste bereizgarri bat da saiakuntza-fasean egiten direla, eta ez ekoizpen-prozesuan. Hala, produktua fase horretan bertan hobe daiteke.

CTAko laborategi berrian, A400M azken belaunaldiko garraio-hegazkinaren antzeko eragingailuetan aplikatuko dituzte HALT teknologiaren lehenengo emaitzak.

1
237
2007
12
015
Aeronautika
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia