Sailkatu ezin dituzten bi itsas izaki aurkitu dituzte
2014/09/08 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Berez, 1986an jaso zituen bi izakiak, 400-1.000 metroko sakoneran. Identifikatzen saiatzean, konturatu ziren ez zeudela gaur egun ezagutzen diren inongo familiaren barruan. Adibidez, Cnidaria eta Ctnophora filumetako espezieekin antza badute ere (horien barruan daude koralak, marmokak, besteak beste), bereizten dituzten ezaugarriak dituzte.
Ikertzaileek nabarmendu dute, azken 15-20 urteetan, bitan edo hirutan baino ez dela gertatu antzeko zerbait, alegia, izaki sailkaezin bat aurkitzea. Bi espezie horiek sailkatzeko, familia berri bat sortu dute, Dendrogrammatidae, eta PLOS ONE aldizkarian argitaratu dute azterketa.
Artikuluan, bi espezieak deskribatzeaz gain, Ediacara periodoan bizi ziren medusoide batzuekin erlazionatuta egon daitezkeela jakinarazi dute —aipatzekoa da garai hartako fauna duela 500 milioi urte galdu zela—. Haien ustez, eboluzioan, Bilateria taldea baino lehenagokoak direla esan dute, baina historia ebolutiboa ulertzeko, zuhaitz filogenetikoan dagoeneko finkatuta dauden adar batzuk hobeto ezagutu beharko liratekeela ere adierazi dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia