Saio nuklearrak eta lurrikarak
1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Arma Nuklearren Kontrolerako Hitzarmena sinatu badute ere, Txinak eta Frantziak egindako proba nuklearren oihartzuna ez da oraindik erabat isildu. Kanadako geologo talde batek entseiu horien ondorioak aztertzen dihardu eta hasi da jadanik lanaren emaitzak plazaratzen.
Behin-behineko ondorioak biltzen dituen txostenak dioenez, azken 45 urteotan gertatu diren lurrikaren % 65 saio nuklearrek eragindakoak dira. Kanadako geologoek uste dutenez, datozen 10-15 urteotan azken bi urteotan Txinak eta Frantziak burutu dituzten leherketa nuklearren ondorioak planeta osoan nozituko dira. Lurrikara bortitzak sortuko ez badituzte ere, –geologoek diotenez, ezin da horrela izango denik aurresan– lur mugimendu handiak eragingo dituzte epe motz eta ertainera.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia