Salmonella minbiziari aurka egiteko
2000/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
"Vion Pharmaceutical" enpresa genetikoki aldatutako Salmonella bakterioa minbizia sendatzeko sendagai bezala erabiltzen hasi da. Tumorea duen gaixo-talde bat teknika hori probatzeko erabiliko den lehen giza lagina izango da, medikamentu berriaren eraginkortasuna neurtzeko asmoz.
"Yale Cancer Center" erakundeak sortutako teknikak Salmonella bakterio arruntaren deribatu bat erabiltzen du. Bere patogenizitatea ezabaturik, bakterioak tumoreak deuseztatzeko edo tumoreen hazkuntza geldiarazteko ahalmena duela aurkitu da eta, orain arte laborategiko animaliekin saioak egin diren arren, hemendik aurrera gizakiekin ere saiatuko dira. Animaliekin lortutako emaitza onak gizakiengan ere lortuz gero, larruazaleko eta larruazal azpiko tumoreak sendatzeko teknika eraginkorraren aurrean izango ginateke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia