Saridunekin motzean
2006/04/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
1. saria: Burdinbideen iraultza
Egilea: Hibai Unzueta Garcia
Nik uste dut jendeak ezagutzen ez dituen gauza pila bat topatuko dituela. Egia esan, ohituta gaude gure inguruan trenak ikustera. Askotan, ordea, gauza zaratatsu, geldo eta, agian, oztopo gisa ikusten dugu trena. Artikulu hau irakurrita, nik uste dut jendeak ikusiko duela trenak asko aldatuko direla ondorengo urteetan, eta gauza zeharo desberdina bihurtuko direla.
Egia esan, teknologia txikiak dira, eta askotan ez dira ikusiko zuzenean, baina hor egongo dira. Adibidez, ondorengo urteetan, bakarrik joan daitezkeen lehenengo trenak hasiko gara ikusten. Gaur egun badaude kasu batzuk, nahiz eta ezagunak ez izan. Adibidez, Bilboko metroak gidariak dauzka, baina bakarrik ere joan daiteke.
Beste berrikuntza bat aipatzearren, kurbetan tren berrienak alde baterantz okertzen dira errazago joateko, motor-karreretan egiten duten bezala. Tren barruan dagoen jendea ez da konturatzen, baina askoz abiadura arinagoa lortzen da horrela. Eta, gainera, aurrez dauzkagun burdinbideak erabiltzen ditugu, eta hori oso garrantzitsua da ekologiaren ikuspuntutik, ez baita obrarik behar.
Telekomunikazio-ingeniaritzan karrera bukaerako proiektua egiten ari naiz, eta, hain zuzen ere, trenei buruzkoa da. Artikuluan aipatzen dudan teknologietako bat proiektuan ukitzen dut. Beraz, ez daukat asmorik trenen gaia alde batera uzteko.
Bai. Izan ere, aipatu dudan gai hori kenduta, gainerakoen berri entzunda neukan gaia gustatzen zaidalako, baina aldizkari tekniko pilo bat irakurri behar izan ditut. Japoniarrek batez ere material izugarria dute trenei buruz eta abiadura handiko trenei buruz. Aldizkari espezializatuak eta lanak... denetarik daukate.
2. saria: Zaharrak berri
Egilea: Estibalitz Arbelaitz Ubegun
Artikuluaren ardatza zuhaitz zaharrak dira oro har, eta, batez ere, Euskal Herrian zentratuz, garai batean moarratu ziren zuhaitzak.
Bi hitzetan esanda, azaltzen da zergatik diren hain bereziak guretzat. Alde batetik, kultura baten hondarrak direlako, eta, bestetik, alde ekologikotik oso interesgarriak direlako.
Ingelesek aspalditik zuten interesa zuhaitzak nola moarratzen diren jakiteko. Han kultura hori galdua dute, eta ingeles batek ikusi zuen hemen non-nahi ditugula. Hemen moarratzeko teknika bizirik dago garai bateko ikazkinak bizirik daudelako. Baina, ikatzik ez denez egiten, teknika ere ia galdua dago, ez bada ikuskizun gisa txondorrak egiten direnean eta halakoetan.
3. saria: Arrainak, geneak eta txipak: poluzioaren aurrean adierazteko askatasuna
Egileak: Eider Bilbao Castellanos eta Ibon Cancio Uriarte
Ibon: Arrainek, gainerako bizidun guztiek bezala, informazio genetikoa kromosometan dute gordea, eta kromosoma horiek genetan daude zatituta. Guri interesatzen zaiguna da jakitea gene horiek noiz, nola eta zeren inguruan espresatzen diren. Gene horiekin lan egiteko tresna berri bat mikrotxipak edo mikrobildumak dira. Mikrobildumek hainbat espezieren gene-bildumak jasotzen dituzte, eta gene-bilduma horiek nola espresatzen diren ikertzen dugu guk.
Eider: Izaki bakoitzak bere gene-bilduma dauka, baina, ingurunearen eta norberaren arabera, geneen espresioa aldatzen joaten da. Ingurunean gertatzen diren aldaketetako bat poluzioa da, eta guri interesatzen zaigu gizakiak sortutako poluzio horrek nola eragiten duen geneen espresioan. Gene horiek bilatzen eta zer aldaketa gertatzen zaizkien aztertzen saiatzen gara gu.
Gazteenentzako saria: Maite haugu, zorion!
Egilea: Igor Aristegi Urkia
Zientziak zorionari buruz egin dituen lanak eta ikerketak hartu ditut hizpide; zehazki bi alorretan: Farmakologian eta Psikologian. Zientziaren Filosofian gai klasiko bat da zientziaren definizioa: zein da irizpidea bereizteko zientzia zer den eta zer ez? Zenbait diziplina mugan daude, esate baterako Psikologia. Eta nik, inplizituki, aldarrikatu nahi izan dut Psikologia ere izan litekeela zientzia.
Ez bereziki. Ez da nire gaia zuzenean (Gogamenaren Filosofia ikertzen dut), baina zerikusia dauka. Eta beti interesatu izan zait Farmakologiaren mundua eta Psikologiaren zenbait ekarpen, eta, bereziki, gai filosofiko bat delako, zoriona.