SARS-CoV-2ari aurre egiteko konposatu terapeutikoak aurkitu dituzte Euskanpuseko ikertzaileek
2021/08/10 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioa inhibitzen duten konposatu batzuk aurkitu dituzte, Iker Badiola EHUko irakasleak eta Majid Khatib Bordeleko Unibertsitateko doktoreak zuzentzen dituzten ikertzaileek. Aurkikuntza hori Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusak sustatutako lankidetza-partzuergoaren emaitza da.
Tresna bioinformatikoak erabilita, laborategian SARS-COV-2 birusaren aurka eraginkorrak izan diren mila konposatu inguru identifikatu dituzte. Haien artean, sulconazola nabarmendu da (antifungiko bat): zelula ereduetan, % 85erainoko inhibizio-tasak lortu dira.
Ikertzaileek sulconazolaren erabilera berriaren patentea iragarri dute, baita SARSCoV-2 birusak eragindako infekzioaren aurkako beste konposatu batzuena ere.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia