}

Sateliteak erregaitarako

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gaur egungo sateliteen iraupenaren muga ia bakarra erregaia da. Izan ere, egungo material eta teknologiak satelite eta koheteen erregaiak baino gehiago irauten du. Irtenbideetako bat tangak berriz betetzea da, baina oso garestia litzateke.

Beraz, beste zerbait pentsatu behar. Baina zer? Sateliteen zatietako batzuk euren erregaitarako erabiltzea. Hasiak dira horretarako hainbat material konposatu termoplastiko probatzen, bai jaurtiketa-unean behar den egitura-erresistentzia eta bai erregaitarako baliogarritasuna (eraldaketa-bidezkoa edota konbustio-bidezkoa) eskainiko dituztenak, hain zuzen ere.

Gaur egungo tangak aluminio edo grafitozkoak dira eta hustu ondoren ez dute berriz erabiltzeko balio. Aurrerantzean, beste materialen batekin eginez gero, hustu ondoren erregaitarako balioko lukete.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia