}

Saturnok 12 ilargi gehiago

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saturnoren inguruan hamabi satelite gehiago aurkitu dituzte, eta, horrenbestez, 46 dira eraztundun planetaren ilargiak. Aurkitu berriak txikiak dira (3-7 km) eta Saturnotik urrun samar biratzen dute. Gure eguzki-sistemako sateliteen rankinga ez du aldatu horrek; izan ere, Jupiterrek jarraitzen du lehenengo lekuan 63 sateliterekin, Saturno da bigarren
46rekin eta, atzerago, Urano eta Neptuno daude, 27rekin eta 13rekin, hurrenez hurren.