}

Saturnoren eraztunetan lasaitasuna nagusi

2005/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saturnoren eraztunetan lasaitasuna nagusi
2005/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: nasa)

Saturnoren eraztunak milaka harriz osatuta daude, batzuk ñimiñoak, hautsezko partikulen tamainakoak, eta beste batzuk erraldoiak, mendiak bezain handiak. Astronomoek uste zuten harri horiek etengabe egiten zutela talka elkarren kontra, eta azkar biratzen zutela talka horien ondorioz. Baina NASAren Cassini zundatik egindako neurketek kontrakoa adierazten dute. Eraztunetako hainbat harriren tenperatura neurtu dute, eta harri bakoitzak alde bat beroa eta beste aldea hotza dutela aurkitu dute. Bi aldeen arteko tenperatura-diferentzia hamabost gradukoa da, gutxi gorabehera. Horrek adierazten du harrien errotazioa mantsoa dela; azkarra balitz, Eguzkiaren izpiek bi aldeak berotuko lituzkete, eta bietan tenperatura berdintsua izango litzateke. Eta, harrien errotazioa mantsoa bada, haien artean ezin daitezke talka asko gertatu.

1
214
2005
11
013
Astronomia