Sendagai naturalak depresiorako
1999/11/14 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
Estatu Batuetako Beardsley hiriko zooan dauden bi hartz, Oreja eta Nikki, depresioak jota daude.
Depresioa gainditzen laguntzeko, albaitariek oraingo honetan sendagaien aldeko apustua egin dute, eta San Juan belarrean oinarritutako tratamendua emango diete. Belar hori gizakien depresio-egoerak gainditzen laguntzeko erabiltzen denez, albaitariek uste dute hartzei ere lagunduko diela. Hartz biak orain gutxi iritsi dira Beardsleyko zoora. Iritsi, ondo iritsi ziren, baina egun gutxitara kaiola barruan bueltak egin eta egin hasi ziren. Hartzei San Juan belar ugari emateko asmoa dutenez, eguzkitik babesteko neurriren bat hartu beharko dute, bestela alergiaren bat garatu bailezakete.
7kn argitaratua
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia