}

Sistema sinplea mareen energia aprobetxatzeko

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Britainiar konpainia batek mareen energiari etekina ateratzen dion sistema bat asmatu du.

Diotenez, instalatzea erraza da, eta, uraren azpian doanez, ingurumenari kalte gutxiago egiten dio.

Hondoari kate batzuen bidez ainguratutako bi turbina ditu oinarri; korrontearen noranzkoren arabera mugitzen dira, eta hamabost metro luzeko hegalen biraketari esker megawatt bat elektrizitate ekoizteko gai izango omen dira.

Sistema berri hori datorren urtean dira martxan jartzekoak Orkney-ko Europako Itsas Energiaren Zentroan, Britainia Handian.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia