}

Sitsaren mozorroa

2006/07/17 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia




Irudian ikusten dena ez da adar bat, sits bat baizik, tximeleta gautarra alegia. Adar txiki bat edo txori baten gorotza ematen du; itxura hori hartzeko, hegalak gorputzaren inguruan bilduta ditu, eta hankak gorputzaren azpian gordeta. Mozorro ezin hobea da; pago baten enborraren gainean ia ikusezina da, eta hosto baten gainean dagoenean ere ondo funtzionatzen du kamuflajeak.
Hain zuzen ere, ale hau hosto baten gainean zegoen, bi etxeren arteko lorategi batean. Azken batean, etxe ondoan egonda ere, nekez ikusten ditugu horrelako sitsak; hobeto esanda, nekez antzematen dugu hostoaren gaineko hori sitsa dela.

Phalera bucephala sitsa da; Europan arrunta eta ezaguna aspalditik.

Argazkia: Rafa Saiz