Sitsen begiei esker, eguzki-panel eraginkorragoak
2009/02/12 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Herbehereetako zenbait ikertzailek sitsen begien nanoegituran oinarritutako geruza antiislatzaile bat garatu dute zelula fotovoltaikoen islapena murrizteko, eta, hortaz, panel eraginkorragoak egiteko. Izan ere, gaur egun, zelula fotovoltaikoetara iristen den argiaren zati handi bat islatu egiten da, eta ez da energia bilakatzen.
Sitsen begiek zenbait nanoegitura dituzte, eta, horiei esker, argiaren errefrakzio-indizea handitu egiten da pixkanaka airetik sitsen begietara igarotzean. Beraz, argi oso gutxi islatzen dute begiek.
Hain zuzen ere, egitura horietan oinarritu dira ikertzaileak, eta efektu hori imitatu dute luzera ezberdinetako nanoharietan. Galio fosfatoz osatutako metamaterial bat garatu dute, eta material horrek islatzen eta transmititzen duen argia neurtu dute. Etorkizunean, islatutako argi-kantitatea are gehiago murriztea nahi dute.Irudia: audreyjm529
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia