}

STEAMen aurreko jarrera

2020/11/26 Elhuyar Zientzia

steamen-aurreko-jarrera
Arg. Pernan Goñi Olalde

 

Haur edo nerabeak STEAMen aurrean izan dezakeen jarreran eremu hauetako faktoreek eragiten dute:  eskolak, familiak eta gizarteak. Horien araberakoak izango dira ikasleak garatuko dituen interesak, helburuak, nortasuna, gaitasuna eta autoeraginkortasuna.

Eskola eremuari dagokionean, ikastetxeak STEM esperientziak edota STEM orientazioa eskainiz gero, jarrera positiboagoa garatuko dute gazteek. Bestalde, irakasleek ikasleekiko duten pertzepzioa eta ebaluaketak egiteko egokitasunak ere zeresana izango du. Denaren gainetik, garrantzitsua izango da gazteak eskola jarduera positibo gisa ikustea. 

Familiari dagokionean, etxeko kideek duten STEAMekiko jarrerak gaztearengan eragin handia duela erakutsi dute ikerketek. Hala, esaterako, gurasoekin edo neba-arrebekin STEAM ekintzetan parte hartzeak STEAM jarrera hobetzen lagunduko du. Era berean, etxean edo eremu hurbilean STEM profesionalen bat izateak, eta, beraz, ereduak gertutik ikusteak, etorkizunean STEM ikasketak hautatzeko aukerak handituko ditu.

Azkenik, gaztea bizi den gizartean, lan-jarduera STEM-i lotutakoa izateak edota herriko eragileek STEM ekintzak antolatzeak gaztearen STEAMen aurreko jarrera positiboa indartuko du.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.