}

STEMen balioa eta aniztasuna

2021/10/19 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

steamen-balioa-eta-aniztasuna
Arg. Perna Goñi Olalde

Gazteen STEM diziplinekiko interesa pizteko, garrantzitsua da STEM-en balioaz eta aniztasunaz informatzea. Hona hemen hezitzaileentzako zenbait gomendio:

  • STEMen profil profesionalen aniztasun handiaz hitz egitea eta horrek eremuari zer balio erantsi ematen dion aipatzea. STEM langileak laborategiko zientzialariak eta enpresa-ingeniariak baino gehiago dira: dentista, ingeniaria, irakaslea, geografoa, ekonomialaria, etab.
  • Zeharkako profilak ikusgai jartzea (humanitateak/STEAM): STEM irakaslea, STEM itzultzailea, STEM artista, komunikatzaile zientifikoa… Azken horrek, esaterako, pandemia garaian berebiziko garrantzia izan du. Horrekin batera, zeharkako lanbide horiek STEM eremuan egindako ekarpenaren berri ematea.
  • Pertsonen bizi-kalitatea eta ingurunea hobetzeko STEM profesionalek egiten dituzten ekarpenak azaltzea.
  • Mitoak apurtzea: ez duzu STEM beharrik alor horretan lan egiten ez baduzu? Ez da STEM beharrik irakasle izateko? …
  • Onartzea STEM eremuaren ikuspegi jakin bat ematen dugula beti, baina batzuetan inplizitua dela eta mezu negatiboak baino ez direla ematen.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen eta hemen