}

Stephen Jay Gould paleontologoaren hitzaldia gaur, Eibarren

2001/12/13 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Stephen Jay Gould paleontologo eta dibulgatzaileak hitzaldia eskainiko du gaur Eibarren Prosa Zientifikoa jardunaldien barruan.

Goizeko hamaiketan, prentsaren aurrean, eboluzioari buruzko teoriaz hitz egin du paleontologoak, arratsaldeko hitzaldia aurkeztu nahian.

Gould-en arabera, Darwin-ek proposatutako hautapen naturala eboluzioa bultzatzen duen indarretako bat da, baina ez bakarra. Horrez gain, iragar ez daitezkeen hainbat faktore hartu behar dira kontuan espezieen desagertzea edo irautea aztertu ahal izateko.

Bestalde, zientzia-dibulgazioa literaturatzat hartzeko arrazoiak azalduko ditu Gould-ek bere hitzaldian. Eibarko Armeria Eskolan, 16:30etik aurrera, dibulgatzaile ospetsu hori entzuteko aukera izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia