Subdukzio-eremu berri bat ari da sortzen Portugal inguruan
2013/06/19 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Atlantikoan, Portugal inguruan, orain arte kontinente-ertz pasiboa izan den eremu bat aktibo bilakatzen hasi denaren lehen zantzuak detektatu dituzte Monash Unibertsitateko geologoek. Geology aldizkarian argitaratu dutenez, horrek ziklo berri bati hasiera emango lioke; Europa eta Amerika elkarrengana hurbiltzen hasiko dira.
Izan ere, subdukzio-eremuetan plaka bat bestearen azpian sartzen da. Kasu honetan, horrek atlantikoa murrizten joatea eragingo luke. Plaka iberiarraren hego-mendebaldeko itsas hondoa aztertzean, ikertzaileek ikusi zuten hondoa apurtzen hasita dagoela, eta jarduera tektoniko adierazten du horrek. Aurkitu dutena “subdukzio-eremu baten enbrioia” bezala deskribatu du Joao Duarte ikertzaileak Monash Unibertsitateak zabaldu duen perentsa-oharrean.eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia