}

Sudurmotza, beste izurde-espezie bat

2005/07/07 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Orain arte uste izan da Irrawady deituriko izurdea Asiako eta Australiako uretan bizi zela, baina oker ziren, Australiakoa beste espezie bat baita. Beste izurde horri Snubfin deitu diote (ingeleseko ‘snub’ hitzak sudurmotz esan nahi du), eta izen zientifikoa Orcaella heinsohni du.

Bi izurde-espezieak DNA aztertuta bereizi dituzte, baina fisikoki bereiztea ere posible omen da; besteak beste, kolore desberdina dute: Australiako Snubfinak hiru kolore ditu, eta Asiako Irrawaddyak gris-kolore uniformea du eta zuria sabelaldea.

Goiko argazkian ikusten dena Irrawaddya da, grisa, ikusten denez. Irudi txikiagoan (eskuinean goian) Snubfin bat dago.

Argazkia: WWWF-Canon / Alain Compost.