}

Sudurraren irri, bihotzaren malko

2000/02/15 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Diego Armando Maradona futbolariaren kasuak hautsak arrotu ditu. Baina nola dabil kokainaren inguruko ikerketa?

Kokainaren modak gazteen artean bihotzeko gaixotasun asko ekarri du. Jakina da arteria koronarioaren espasmoa sor dezakeela. Baina, horrez gain, beste efektu bat du. Michigan-eko ikertzaile batzuek aurkitu dute sistema inmunologikoa kitzikatzen duela bihotzaren ehuna osasuntsu iraun dezan.

Mediku batzuek droga hartzearen neurrigabe- keriak ospitaleetako ba- liabideak agortzen ari de- la ikusi dute. Hori dela- eta garatu da ikerketa hori. Beren iritzien arabera, kokainak arazo medikurik izan behar ez duten gazte gehiegiren ospita- leratzeak sortzen ari da. Horietako gehienak, gainera, gizonezkoak dira.

Hormona kateen gaineko eragina

Michigan-eko Unibertsitateko taldean Benedict Lucchesi da ikerketaren burua. Bere emaitzen ondorioz dio kokainak sistema inmunologikoaren «kate osagarria» martxan jartzen duela. Kate hori, normalean, kanpoko mikroorganismoak gorputzean sartzean aktibatu egiten da. Mintz plasmatikoetan proteina konplexuak metatzen ditu eta, horrela, zelulak lehertzen ditu. Untxien bihotzetan ikusi dute kokainak proteina horien sintesia ugaritu egiten duela. Konplexu hiltzaileak sortzen ditu bihotzaren giharraren zeluletan eta zelula endotelialetan, hau da, odol basoen estalkia osatzen dutenetan.

Medikuek aspaldida- nik dakite kate osagarriak bihotzaren ehuna zenbait kasutan honda dezakeela. Horregatik, Lucchesi doktoreak bultzatuta, katea blokeatzen duten boti- kek gaindosiaren kontra erabilgarriak diren aztertzen ari dira Michigan-eko ikertzaileak. Ko- kaina hartzen duten gazte batzuen bihotzak handitu eta malgu bihurtzen dira. Ondorioz, odola ez dute hain ondo ponpatzen. Londreseko St. George ospitaleko Michael Davis patologo kardiobasku- larraren ustetan Michigan-en egindako lanak horren zergatia argitzen du. «Emaitza hori eta kate osagarriak bihotzaren ehuna eta odol basoak mintzearen ideia bat da- toz», dio Davis-ek. Dallas-eko Baylor zentro medikoko Larry Alexander drogaren gaietako hizlaria ere ados dago: «Gobernuak lan gehiago egin beharko luke kokaina eta bihotzekoaren arteko erlazioa iragartzeko».

Kokainak arteria koronarioa espasmorantz bidera dezake. Alexander-ek eta larrialdietako beste aditu batzuek uste dute hori dela hainbeste gaztek bularreko minarekin ospitaleratzearen arrazoia. Behin bihotzekoak jota ez daudela ziurtatuta, sendagileek etxera itzularazten dituzte. Hala eta guztiz ere, kasu bakoitza aztertu behar da eta horrek azkar urritzen ditu ospitaleetako baliabideak. Alexander-en iritziz kokaina eta bularreko minaren arteko lotura ez da nabarmena kasu guztietan. Ondorioz, kokainaren eraginak jota ospitaleratze kopuruaren estatistikak gutxietsita egon litezke. Estatu Batuetako datu ofizialen arabera, kopuru hori bikoiztu egin da 1990 eta 1998 arteko epean.

Aitortzen ez direnak

Alexander-ek uste du arterien espasmoak askotan jasaten dituzten pertsonek bihotzaren gaixotasunak erraz garatu ditzatekeela. Londreseko St. Mary ospitaleko John Henry gaindosietan aditua da. Bere ustez, ospitalera bularreko minarekin iristen diren kasuen % 10 kokainaren eragina dute. Orain Henry-k gaixo horien gernuaren analisia egiteko baimena eskatu nahi du. Eskaerak arazo etikoak sortzen baditu ere, ikerketa garrantzitsua izan daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia