}

Sudurraren kolorearen araberako ehiza

2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lehoien populazioa babesteko, sudur ilunak dituztenak baino ez hiltzeko proposamena egin dute ikertzaile batzuek.
Sudurraren kolorea adinarekin lotuta dago, adinean aurrera egin ahala gero eta orezta ilun nabarmenagoak baitituzte. Ikertzaile horiek uste dute sudurraren % 50 baino gehiago oreztaz beteta dutenak bakarrik hilez gero, ehizaren eragina gutxitu egingo dela lehoi-taldeetan. Beste ikertzaile batzuen ustez, ordea, ehiza horrela arautzekotan, kontrol handia beharko da, ehiztari guztiek ez dutelako arduratsu jokatzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia