Suediako izokinak galtzear
1994/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Suedian izokin-haztegietan gaitz misteriotsu bat medio arrainen % 90 hiltzen ari da. Adituek diotenez, M74 izeneko gaitz ezezagun hori dela eta Baltiko itsasoko izokin guztiak ezkuta daitezke belaunaldi batzuetan.
Urte askotan izokinak ez dira Suediako ibaietan gora joan, horietan presa hidroelektrikoak egin dituztelako. Horregatik plan baten arabera izokin emeak harrapatu, arraba bildu eta haztegietan inkubatu ondoren bi urteko izokin gazteak itsasoan uzten dituzte.
M74 deitutako gaitz ezezagunak ordea, eme eta izokinkumeak kutsatu eta hil egiten ditu. Gaitza bakterio edo birusen batek sortzen duenik ez dute uste. Ikerlariek diotenez, Baltiko itsasoan ugari den DDT edo antzeko pestizidaz toxikatzearen ondorio izan daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia