}

Suge hegalaria sigi-saga

2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Suge hegalariek planeatu egiten dute zuhaitz batetik bestera joateko eta hori abiadura motelduta lortzen dute. Eta, gainera, hegan doazela noranzkoa aldatzeko gai ere badira. Gakoa mugimendu asimetrikoak egitea omen da.

Suge hegalariak (Chrysopelea) Asia hegoaldeko oihanetan bizi dira, eta, zuhaitz batetik bestera joateko, jauzi egin eta sigi-sagako mugimenduen bidez astintzen dute gorputza. Hala, buruaren eta isatsaren arteko distantzia aldatuz, inertzia-mementoa handitzen dute, eta hegaldiaren abiadura moteldu.

Hegaldi trebe hori hobeto ezagutzeko, Tokioko Chuo Unibertsitateko ikertzaileek paperezko zintak hartu dituzte eredutzat, eta ondorio honetara iritsi dira: astintze-mugimenduak planeatzea ahalbidetu dezan, mugimenduak asimetrikoa izan behar du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia