Sumendiek bakterioei eraginda ere klima hoztu
2005/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Sumendien erupzioek berotze globala gutxitzen dute: keak eguzki-izpiak islatu egiten ditu. Baina ez omen da hori keak duen eragin bakarra; izan ere, ke horretako sulfuro dioxidoa euri azido eran bueltatzen da lurrera; ingurune hezeetako bakterio sulfurojaleak ugaritu egiten dira, eta bakterio metano-sortzaileak urritu. Ondorioz, metano gutxiago ekoizten dute, eta berotegi-efektua gutxitu egiten da.
Simulazio bat eginez iritsi da ondorio horretara Erresuma Batuko unibertsitate irekiko geofisikari bat; horretarako, simulazio bat egin du Eskoziako zingira batean: sulfuroa bota zuen, eta bi urtera ikusi zuen metano-emisioa % 40 txikiagoa zela.
eu es fr en ca gl