}

Sumendien puntu beroen gakoa argituta

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sumendien puntu beroen gakoa argituta
2008/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Lurreko puntu beroetan gertatzen diren material beroen azaleratzeak imitatzen dituen esperimentu baten eredu matematikoa garatu dute Chicagoko Unibertsitatean, analisi- eta zenbaki-teknikak batera erabilita. Uste dutenez, gainera, eredu matematikoa Lurrean gertatzen den fenomenora zabal daiteke.

Puntu beroen fenomenoa imitatzeko, dentsitate desberdina zuten bi likido jarri zituen ontzi batean Parisko Unibertsitateko Anne Davaille-k 1999an. Likidoek ez zutenez dentsitate bera, ez ziren nahasten, baina behekoa, dentsoena, berotzean, ikusi zuen nola kono antzeko bat eratzen zuen bi likidoen arteko mugan, eta, azkenean, nola iristen zen likido dentsoenaren haritxo bat gainean zuen likidoaren gainazaleraino; eta nola denbora luze samarra irauten zuen han.

Uste dutenez, Lurraren mantuan antzeko prozesu bat gertatzen da. Esperimentuan haritxoa zena luma gorakorrak dira Lurrean, hau da, mantu solidoa zeharkatzen duten zutabe likidoak. Zutabe horietako baten gainean dagoen litosfera-zatiak sumendi-jarduera handia izan ohi du, eta horri deritzo puntu bero. Esperimentuan bezala, Lurrean ere luze samar irauten dute luma gorakorrek.

1
241
2008
4
019
Geologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia