}

Superzulo beltz bat galaxia txiki batean

2013/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NGC 1277 galaxiaren diametroa Esne bidearen laurdena inguru da, eta zulo beltz ikaragarri masibo bat du bere erdigunean. Astronomoek dakitenaren arabera, zulo beltzak duen masaren eta galaxiaren erdigunean dauden izarren masaren arteko erlazioa ezohikoa da erabat. Izarrek duten masaren % 0,1 inguru izan ohi da zulo beltzarena; kasu honetan, ordea, % 59 da zulo beltzaren masa. Halako masa-erlazioa duen zulo beltza ez dator bat galaxien eta zulo beltzen sorrerarentzat astronomoek garatutako teoriarekin. Zulo beltzaren masa gaizki neurtu izana da azalpenetako bat, eta, beste bat, NGC 1277 galaxia berezia izaki gaur egungo unibertsoan (duela 10.000 milioi urteko unibertsoa ei ziren ohikoak halakoak), aspaldiko ezaugarrien "oroigarri" bat izatea. Nature aldizkarian eman dute aurkikuntzaren berri Max Planck Astronomia Institutuko ikertzaileek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia