}

Suteen kontrako ateak uste baino ahulagoak

2002/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Altzairuzko ateek ustez ordubeteko babesa eskaintzen dute sutea gertatuz gero, hori diote behintzat ISO erakundeak prestatutako frogen emaitzek. Baina ikertzaile frantses baten esanean, froga horiek ez dira inondik inora benetako suteen baliokide. Haren ikerketaren arabera, benetako suteetan altzairuzko ateen erresistentzia 20 minutukoa baino ez da. Ikertzailearen ustean, ISOren frogak oso artifizialak dira.

Atearen zati bat baino ez da labean sartzen, tenperatura pixkanaka handitzen da, eta maximora ordubetean iristen da. Berak erreproduzitutako sutean, ordea, tenperatura 20 minututan ailegatu zen 900 ºC-ra. Hain juxtu, orduantxe konkortu zen atea. Hau ez da ISO erakundeak jaso duen lehen kexua eta estandarrak goitik behera berrikusi behar dituztela aitortu du erakundeak froga errealagoak egin ahal izateko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia