}

Taikonautak berriz ere espazioan

2005/10/17 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bigarren aldiz izan dira Txinako astronautak, taikonautak, espazioan. 2003ko urrian espazioratu zuten lehen aldiz gizaki bat. Oraingoan, bost egunetan izan dira Lurraren orbitan. Urriaren 12an jaurti zuten Shenzou VI.a espazio-ontzia, eta urriaren 16ko gauean hartu zuen lurra Mongoliako hegoaldean. Hegaldia arrakasta handia izan zen, nahiz eta lurreratzean ontziaren ibilbidea berregokitu egin behar izan zuten. Misioan parte hartu zuten bi taikonautak, Fei Junlong and Nie Haisheng, dagoeneko etxean daude.

Irudian Shenzhou VI.a ontzia ikusten da. Ontziaren gorputza 9,25 metro luze eta 2,8 metro zabal da. Hiru modulu ditu; zuria taikonauten egonlekua da, eta grisak Lurrera itzultzeko kapsula eta propultsio-modulua dira. Behar duen energia zabalduta dituen eguzki-paneletatik lortzen du.