}

Taldearen indarra espermaren eboluzioan

2007/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


Saguek eta arratoiek sega-itxurako esperma dute. Ezaugarri berezia da; beste ugaztunetan ez dago horrelakorik. Hori jakinda, horrelako espermak ematen dien abantaila ikertu dute Ingalaterrako Sheffieldeko unibertsitateko biologo batzuek. Sega-itxurak aukera ematen die espermatozoideei elkarri eusteko, eta ehunka aleko talde handiak osatzeko. Eta taldeak mugikortasun eta lehiakortasun handiagoa du banakako espermatozoideak baino.

Abantaila hori oso garrantzitsua da arren arteko lehian, promiskuitate handiko espezieetan. Esperma-talde handiak errazago iristen dira obulura txikiak baino. Ikertzaileek espezie asko aztertu dituzte, eta, ikusi dutenez, espezieak zenbat eta barrabil handiagoak izan (beraz, zenbat eta kantitate handiagoak eiakulatu), orduan eta sega-itxura zorrotzagoko esperma du. Itxura hori izatearen abantailak lagundu dio esperma-mota horri eboluzioan aurrera egiten.

Argazkia: Simone Immler

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia