}

Talka kosmikoa

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASAren Swift sateliteak gamma izpien eztanda bati antzeman dio duela gutxi. Big Bang-az geroztik, unibertsoan gertatzen diren leherketa handienak dira gamma izpien eztandak, eta zientzialariek ez dute argi zein den horien jatorria. Oraingoa, baina, bi neutroi-izarren talkak eragin duela uste dute. Hiru milioi argi-urtera dagoen galaxia batean gertatu da eztanda, eta aipatzekoa da inoiz ez dutela hain urrutiko neutroi-izarren fusiorik hauteman orain arte.