}

Tarantularen edertasuna

2002/06/11 Elhuyar Zientzia

Zeruan ikus daitekeen igorpen-nebulosarik handiena da Tarantularena. Hego-hemisferioko zerutik ikusten da eta, 1.000 argi-urte zabal izan arren, ilargi betea baino apur bat txikiagoa ikusten dugu. Magallaes Hodei Handian dago, Esne Bidearen inguruan biraka dabilen galaxia, gugandik 170.000 argi-urtera.

Nebulosako hidrogeno eta oxigenoak igorpen bortitza eta ikusgaia dutenez, begiz ere ikus daiteke tarantula-itxurako nebulosa. Teleskopioarekin aztertzeko ere oso aproposa da eta Txilen kokatutako ESO teleskopioaren bidez, goikoak bezalako
irudi ikusgarriak
bildu dituzte.

Argi gorria hidrogeno-atomoek igorritakoa da (652.2 nm-tan) eta urdin-berdexka, berriz, hidrogeno-atomoena (486.2 nm-tan) eta oxigeno-ioiena (495.7 eta 500.7 nm.tan).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia