Teknologia berriek paperaren kontsumoa areagotu dute
2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ordenagailuek, Internetek eta posta elektronikoak papera ezereztuko zutela behin eta berriz iragarri bada ere, errealitateak oso bestelako irudia ematen du. Bi ikertzaile britainiarrek, ‘Paperik gabeko bulegoaren mitoa’ izenburua duen liburuan, teknologia berrien eta paper kontsumoaren arteko erlazioa aztertu, eta teknologia berriek paper gehiago kontsumitzea eragin dutela ondorioztatu dute. Adibidez, posta elektronikoa dagoen bulegoetan paperaren kontsumoa % 40 hazi da (kalkulu horiek ez dituzte Internetetik inprimatutako dokumentuak kontuan hartzen). Eta zergatik? Besteak beste, euskarri elektronikoak ez direlako papera bezain egokiak irakurtzeko.
Adibidez: dokumentu batekin lanean ari denak, gainetik irakur dezake, edo azpimarratu, markak jarri, orri batetik bestera salto egin... hori guztia erosoago egiten da paperean ordenagailuan baino. Dokumentuak bete, bilatu eta artxibatzeko euskarri elektronikoetara jo bada ere, paperak ez du indarrik galdu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia