}

Teknoskopioa ideia-lehiaketak sariak banatu ditu

2006/11/10 Lopez Viña, Rakel - Marketin sailaElhuyar Fundazioa

Teknoskopioa asmatzaile gazteentzako ideia-lehiaketaren sari-banaketa egin da gaur goizean Donostiako Zientziaren Kutxagunean. Elhuyar Fundazioak, Saretekek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Zientziaren kutxaGuneak, elkarlanean, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat antolatutako lehiaketa da, eta Zientziaren Asteko ekintzen barruan kokatu da.

Lehiaketaren irabazleak eta erakunde antolatzaileetako ordezkariak.

Teknoskopioa lehiaketaren edizio honetan, Barakaldoko El Regato ikastetxeko ikasleak izan dira irabazleak Metropoli 2050 lanarekin, eta, epaimahaiaren ustetan, nabarmentzekoa da nolako ikuspuntu zabal-sakonez heldu dioten gaiari: "Energiaren auzia 2050. urtean". Talde irabazleko kideek MP4 irakurgailu bana jaso dute, Eroskiri esker.

Lan irabazlea eta aurkeztu diren beste guztiak ikusgai daude.

Sari-banaketa

Ekitaldira hirurogei eta hamar gaztetxo inguru etorri dira, parte-hartzaileak eta haien gelakideak. Lehenengo, zientziaren museoa eta Planetarioa bisitatu dituzte. Ondoren izan da sari-banaketako ekitaldia.

Talde irabazlea, El Regato ikastetxeko neska-mutilak, eta irakaslea.

Sariak banatzeko ardura erakunde antolatzaileetako ordezkariek izan dute: Zientziaren kutxaGuneko zuzendari nagusia, Javier Sabadell; Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, Itziar Nogeras; Saretekeko zuzendari albokoa, Alfredo G mez; eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria, Juan Jose Agirrezabala.

Han bildutakoek lan irabazlea ezagutzeko aukera izan dute, El Regato ikastetxeko ikasleek lana aurkeztu baitiete.

Epaimahaia

Epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Jose Mari Rodr guez Ibabe, Elhuyar Fundazioko lehendakaria; Javier Sabadell, Zientziaren Kutxaguneko zuzendari nagusia; Elvira Gonz lez, Bilbao-Abandoko Berritzeguneko aholkularia; Alfredo G mez Arrieta, Saretek-eko zuzendari albokoa; eta Imanol Zenborain, Energiaren Euskal Erakundeko komunikazio-arduraduna.