}

Telefono mugikor eta GPS merkeagoak eta hobeak

2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Telefono mugikor eta GPS merkeagoak eta hobeak
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: artxibokoa)

Iruñeko Francisco Falcone ingeniariak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu berri duen doktore-tesian, metamaterial ezkerretan oinarritutako hainbat egitura proposatzen ditu, telefono mugikorretan, antenetan edo GPS txikiagoetan, merkeagoetan eta hobeetan erabiltzeko. Munduko lehenengo doktore-tesia da hau metamaterial ezkerren aplikazioen gainean. Metamaterial ezkerren taldean, beren propietate elektromagnetikoengatik ezagunak diren material berezi batzuk biltzen dira. Material horiek ez daude naturan; beraz, artifizialki sortu dira. Metamaterialen kontzeptu klasikoak aplikatuta, galera oso txikiak zituzten dispositiboak lortu dituzte ikertzaileak eta haren taldeak, eta aurkikuntza Physical Review Letters aldizkarian argitaratu dute. Dispositibo horiek iragazkiak, akoplagailuak, 2., 3., 4. belaunaldiko komunikazio-sistemen antenak eta satelite-sistemak egiteko eta WLANerako erabiltzea proposatzen dute. Baina, hala ere, batez ere merkeak eta ekoizteko sinpleak direlako dira garrantzitsuak.

Berriak labur
8
1
216
2006
1
021
Ingeniaritza; Fisika