}

Telekopiagailu eramangarria

1986/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudian daukazuen exekutibo-maletatxo horrek, 5,8 kg pisatzen ditu eta bere barnean tresna guztiz erabilgarria gordetzen du; telekopiagailu bat alegia. Telekopiagailu hau edozein telefonori, etxeko zein kabina publikotakori, konekta dakioke. Hiru minutu baino gutxiagotan, telefonoaren harien bidez dokumentu, faktura edo beste edozein izkribu igorri edo jasotzen du.

Bere funtzionamendua guztiz sinplea da. Jaso nahi deneko informazio-iturriaren telefono-zenbakia tekleatu besterik ez dago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia