Titan ilargian lurreratzen
2006/05/11 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
2005eko urtarrilean, Saturnoko sateliterik handienera iritsi zen zunda bat, Titanera. Zunda lurreratzen ari zen bitartean, hainbat argazki atera, eta bideo batzuk grabatu zituen. Orain, bideo eta argazki horiek Interneten jarri dituzte, Descent Imager tresnaren helbidean, edozeinentzat eskuragarri. Irudi honetan ikusten dena adibide bat da: bost altueratatik hartutako irudien sekuentziak dira, lau puntu kardinalen norabideetan., Mendebaldera, iparraldera, ekialdera eta hegoaldera begira hartutako sekuentziak ikusten dira, ezkerretatik eskuinera.
eu es fr en ca gl