Titanen lurreratzen
2006/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Titanen lurreratzen
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: ESA)
2005eko urtarrilean, Saturnoko sateliterik handienera iritsi zen Huygens zunda, Titanera. Zunda lurreratzen ari zen bitartean, hainbat argazki atera, eta bideo batzuk grabatu zituen. Orain, bideo eta argazki horiek Interneten jarri dituzte, Descent Imager tresnaren helbidean (www.lpl.arizona.edu/DISR/), edozeinentzat eskuragarri. Irudi honetan ikusten dena adibide bat da: bost altueratatik hartutako irudien sekuentziak dira, lau puntu kardinalen norabideetan. Mendebaldera, iparraldera, ekialdera eta hegoaldera begira hartutako sekuentziak ikusten dira, ezkerretatik eskuinera.
1
221
2006
6
012
Astronomia
Berriak labur
5
eu es fr en ca gl