}

Titango metanoaren jatorria

2006/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Titango metanoaren jatorria
2006/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/JPL/Space Science Inst.)

ESAren Huygens zundak bildutako datuen arabera, litekeena da lur azpian egotea Titango atmosferako metanoaren jatorria.

ESAko ikertzaileek ereduak egin dituzte Huygenes-ek bildu dituen datuetan oinarrituta. Horren arabera, badirudi metanoa harrapatuta dagoela Titango azalaren azpian dagoen izotz moduko batean, eta argiak eragindako prozesu kimikoen ondorioz askatzen dela. Prozesu motela da, baina noizean behin erupzio bolkanikoen antzekoak gertatzen direla uste dute, eta horietan metano likidoa askatzen dela. Orain, Cassini-ren tresnen bidez, erupzio horietako bat ikusteko itxaropena dute.

Berriak labur
2
1
219
2006
4
001
Astronomia