Tobako erupzioaren eragina gizakietan uste baino arinagoa izan zen
2020/02/25 Gallego Moya, Juanma - Kazetaria Iturria: Elhuyar aldizkaria
Azken bi milioi urtean izandako erupzio handienetakoa gertatu zen duela 74.000 urte inguru Sumatra uhartean (Indonesia), Toba sumendiak eztanda egin zuenean. Hain izan zen handia ezen proposatu baita sei eta hamar urte arteko sumendi-negua abiatu zuela planetan osoan, atmosferara botatako partikulen ondorioz. Modu berean, zientzialari askok uste dute hondamendiak kinka larrian jarri zituela garaiko gizakiak, botila-lepo ebolutibo baten modukoa eraginez.
Nazioarteko zientzialari talde batek Nature Communications aldizkarian aurkeztutako datuen arabera, ordea, eragin hori ez zen izan orain arte uste izan den bezain katastrofikoa. Izan ere, Dhabako aztarnategian (India) aurkitutako harrizko tresnen datazioa aurkeztu dute, eta, horretan abiatuta, dokumentatu ahal izan dute bertan izan zen giza-jarduna. Duela 80.000 urte hasita, etenik gabeko jarraipena izan zuen aztarnategiak, Afrikako teknologia litikoak izan zuenaren parekoa. Lehen fasean Levallois industria litikoa agertzen da, eta, duela 48.000 urte inguru, mikrolitoak agertzen dira aztarnategiko estratuetan. Industriari dagokionez, ez dute aurkitu erupzioak eragindako aldaketa nabarmenik.

eu es fr en ca gl