}

Txeke lapurtuen amaiera

1988/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

"PVC" Strasburgen duela bi urte sortutako sistema da eta horren bidez, merkatari frantsesek egun batetik bestera txeke lapurtuen izurriteari ihes egin ahal izango ditoe. Izan ere, txeke lapurtuen bidezko aizunketak izugarri ugaldu dira azkenaldi honetan Frantzian.

Izurrite horri aurre egiteko sortu zen PVC (Potection contre les chèques volés) bankuek eta merkatariek osaturiko lukro-xederik gabeko erakundea. Sistema honek irtenbide sinplea, azkarra, segurua eta merkea eskaintzen omen dio arazoari.

Elkarteak poliziarekin eta aginte judizialarekin bat eginik lan egiten du aizuntzaileak identifikatzeko.

PVC sistema Strasburg-en bi urtez martxan egon ondoren Bordelen eta Nîmesen jarri da martxan eta sekulako arrakastaz jarri ere. Strasburg-en, 1987an egindako inkesta batetik ondorioztatzen zenez, merkatari independenteek sistemara atxeki ondoren, ez zuten txeke lapurtu bat bera era jaso.

Ideia handi guztiak bezala, sistema honena ere oso sinplea da. Nahikoa da, bapatean erantzuten duen minitel bati ea bezeroak emandako txekea bankuek eguneratuta dauzkaten txeke aizunduen fitxategian dagoen ala ez galdetzea. Merkatariak, bere atxekipen-unean eman zitzaion sarrera-hitz konfidentziala tekleatu ondoren lortuko du informazio hori.

Informazioa galdetzeko txekeen behekaldean dagoen zifra-lerroan oinarritzen dira. Lerro horretan hiru zifra-multzo daude: ezker aldeko multzoa txeke-zenbakia da, erdikoa bankua eta sukurtsala identifikatzen dituena eta eskuin aldekoa kontu-zenbakia.

Merkatariak bere identifika-zio-zenbakia tekleatu ondoren kontu-zenbaki hau tekleatuko du bere minitelean. Zerbait susma-garririk balego, txeke-zenbakia tekleatuko luke, ia txeke hori bankuen txeke lapurtuen fitxategian dagoen ala ez ikusteko.

PVC-ek erabiltzen dituen fitxategiak sistemari atxekitako bankuen leihatila-fitxategiak dira, hau da, txeke-zerrenda horretan edozein aldaketa balego merkatariak ere berehala izango luke horren berri. Merkatariek beraz, bankariek bezain informazio osatua eta eguneratua dute.

Bankuarteko arauen araberako fitxategi honek ondorengo abantailak ditu:

Frantzian diharduten banku guztien txekeak tratatzeko aukera, txekeen behekaldeko lerroak ematen duen informaziora mugaturik transmisioak arin eta fidagarritasun osoz egin ahal izatea, eta azkenik, bere izaera ez-izenduna (ezin da taloitegi-edukitzailearen izena sartu).

Kostuari dagokionez, merka-tariek hasierako kuota bat ordaintzen dute eta orduan ematen zaie sarrera-hitza edo nahi izanez gero memoria espezifikodun txartela. Horrez gain urteoro kuota bat ordaindu behar dute. Tarifak bestalde, desberdinak dira merkatari indibidual, saltoki handi edo supermerkatu, edo hipermerkatu direnaren arabera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia