Tximistak: beldurgarriak eta ederrak aldi berean
2001/01/04 Elhuyar Zientzia
Tximistak euri-hodeien artean edo hodeia eta lurraren artean geratzen diren deskarga elektrikoak dira. Hodeiek elektrizitatea nola bereganatzen duten eta nola polarizatzen diren ez dago argi, baina oinarrian karga negatiboa eta gailurrean positiboa izaten dute.
Abiadura handiko kameren bidez "distira" gehienak tximista-multzoak direla eta bakoitzari tximista gidari bat dagokiola ikusi da. Guztiek norabide bera dute hasieran eta ondoren adarkatu egin daitezke. Tximista 0,02 eta 0,25 segundotik behin gertatzen da eta bakoitzak 0,0002 segundo besterik ez du irauten. Beraz, begiz nabaritu ez arren, iluntasuna da "distira" bakoitzaren ezaugarri nabarmenena.
Tximistek baserrietako suteen % 40 eragiten dute eta baso asko erretzen dituzte, baina ondorio positiboak ere badituzte. Zorua aberasten da, esaterako, tximistei esker ur-tantek atmosferako nitrogenoa garraiatzen baitute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia