}

Txinako urtegi izugarria

2003/08/06 Elhuyar Zientzia

ESAren Proba mikrosateliteak ateratako argazki honetan ikus daiteke Three Gorges proiektuaren barruan Txinan eraikitako munduko urtegirik handienetarikoa.

Pareta 190 metro luze da eta dagoeneko hamar bilioi metro kubiko uri eusten diola jotzen da. Milaka pertsonak euren etxeak utzi behar izan dituzte, uraren handitzea dela eta. Izan ere, ibaia etengabe gainezka egiten ari da eta inguruko sedimentuak berarekin eramaten ditu. Goiko argazkian ibaiak duen kolore marroi deigarri hori sedimentu asko izateak eragiten du. Hala ere, Txinatar Gobernua urtegia handitzearen aldekoa da, elektrizitate gehiago ekoizteak garapen ekonomikoa areagotuko duela pentsatzen baitu.

Proba mikrosatelitea ingurumenaren ahalik eta zehaztasun eta erresoluzio handieneko irudiak ateratzen saiatzen da. Izan ere, lurraren puntu bera angelu desberdinetatik behatzeko gai da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia