Txineratik eta arabieratik ingelesera, hizkuntzok jakin gabe
2006/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Txineratik eta arabieratik ingelesera, hizkuntzok jakin gabe
2006/12/01 | Elhuyar
Testuak arabieratik eta txineratik ingelesera itzultzeko lanabes oso baliagarria garatu du Googlek. Harrigarriena da lanabesa egin dutenek ez dakizkitela bi hizkuntza horiek. Ezta beharrik ere. Software berri honek hainbat testuren bi bertsio konparatu eta loturak bilatzen ditu arabieraren edo txineraren karaktereen eta ingelesaren artean. Oinarrizko lotura horietatik abiatuta, ingelesezko behin-behineko itzulpena lortzen du; gero, ingelesaren eredu eta arauak erabiliz, behin betiko bertsioa ematen du.
1
226
2006
12
023
Softwarea
Berriak labur
13
eu es fr en ca gl